XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erosi erbija ta kolkuan sarrtu eban.

Eta jauregira eldu zaneko, ara non yatorrkazan txakurr gustijak amurrututa, entzun ixan eban legez, barrutik iñok ezarritta berari aginka egitteko.

Galtzorijan ekusan Bertolda'k bere buruba, eta txistuba baño ariñago kolkotik erbija aterata, txakurr-ai jaurrti eutsen.

Esan biarrik eztago: txakurrak, erbija ikusi ebeneko, bertanbera itzi Bertolda bake-baketan ta ¡ankok zetarako yuaguz? esanda, bata baño bestia ariñago aldendu ziran erbijaren atzetik alkarren leyan.

Onexetara urten al ixan eban Bertolda'k txakurr aginkadarik arrtu barik bakandereagana juateko.

Bakanderea zurrtzauta geldittu zan Bertolda bere aurrian bixirik ikustiaz, ordurako txakurrak il ixango ebela uste ebalako; ta asarria ta amurruba barruban eutsin eziñik, ba-diñotso: -¿Emen al-zagoz, astotzarr, gaizkin, alakuori?.

- Emen nago, bai; baña ezpa'nengo oba neunke.

-¿Zelan egin dozu iges nire txakurren agin arrterik?.

- Ixadijak igespidia emonik.

- Oraingotan eztozu iges egingo, ba; ta naiz-ta asmau al dagixuzan amarru ta azerikeri gustijak asmau, ezin ixango dozu nire esku arrterik bixirik urten.

Etzara geyago, ez, arrokerijetan ibilliko andrai iruzurr egin dautsezula-ta.

- Milla urte bixi ixango ba'giña be ezkenduke eguno zuk eta nik begi onez alkarr ikusiko.

Ezkara gu iñoiz ogi ta jaki ixango.